Albistea entzun

Jaialdiak

La Femme, Anari, Belako eta beste, Donostiako Boga Boga musika jaialdiaren lehenbiziko aldian

Irailaren 8tik 10era bitarte eginen dute festibala, hiriko zenbait tokitan. «Musika independentearen alde egiteko jaialdia» izanen da, antolatzaileen esanetan. 25 kontzertu iragarri dituzte oraingoz.

Belako taldearen kontzertu bat Donostian, iazko urrian.
Belako taldearen kontzertu bat Donostian, iazko urrian. Idoia Zabata/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2023ko maiatzak 30 09:46

Gaur egun antolaturik direnak aski ez, eta beste musika jaialdi bat antolatu dute Euskal Herrian: Boga Boga. Donostian eginen dute, eta iraileko bigarren asteburuan izanen du lehenbiziko aldia. Antolatzaileen esanetan, Donostiak aspaldi behar zuen hiriak «bertako DNA duen musika independente jaialdi bat» hartzea atzera ere, eta premia horri erantzunen dio festibalak. Gin Musikak eta Dabadaba aretoak antolatu dute, eta 25 kontzertu iragarri dituzte guztira.

Zehazki, Ondarreta hondartzan, Miramar jauregian, Txillida Lekun eta Tabakaleran emanen dituzte kontzertuak. Artistak hauek arituko dira oholtza gainetan: Julieta Venegas, La Femme, Belako, Panda Bear & Sonic Boom, Anari, Pongo, Joe Crepusculo, Amantes Del Futuro, Verde Prato, Simona, Margarita Quebrada, J Martina, Hofe x 4:40, Vatocholo, Irenegarry, Dharmacide, Lukiek, Brava, Bariri, Tayhana, Alvva, Invt, Malakias, Hamaika eta Piel Mixta.

Boga Bogak bere webgunean zehaztu du artista bakoitza zer egunetan ariko den. Kontzertu batzuk doakoak dira, baina beste batzuetarako beharrezkoa da sarrera erostea; bihartik aurrera erosten ahalko dira.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>'O corno'.</b> Jaione Camborda —eskuinetik bigarrena— eta filmeko aktore taldea, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Gorputza, zapalkuntza eta ahizpatasun sareak

Mikel Lizarralde - Itziar Ugarte Irizar - Ainhoa Sarasola

Jaione Camborda zinemagile donostiarrak galegoz grabatutako 'O corno' drama aurkeztu du. 'The Royal Hotel' eta 'Le successeur' filmak ere lehia ofizialean dira
 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Ibaiak ez du hiltzen; politika arrazistek hiltzen dute»

Jone Bastida Alzuru

'Black is Beltza II: Ainhoa' filma aurkezten ari zen bitartean, bazuen beste proiektu bat esku artean Muguruzak: 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala. Bidasoan jazotakoa bildu, eta bertan hildako migratzaileak oroitu ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...