Lana

Martxoaren 8a ez da jaieguna izango Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzak ez du aldaketarik egin 2024ko opor egutegian.

Martxoaren 8ko manifestazioa, Donostian. JON URBE FOKU
Iker Aranburu.
2023ko maiatzaren 30a
16:27
Entzun

Ez du aurrera egin martxoaren 8a jaiegun ofiziala izendatzeko saioak. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Enplegu eta Lan sailburuak proposatu zuen otsailean, baina ez du babesik lortu mugimendu feministan, egun hori aldarrikapenetarako gorde nahi dute eta.

Jaurlaritzak berak onartu du martxoaren 8a jai izendatzeak «traba» egin diezaiekeela «zaintza sektoreko grebaren moduko ekimenei». Mugimendu feministak oraindik ez du greba horretara deitu, baina aztertzen ari da.

Emakundek ere esan zuen ez zuela gogoko, eta beste egun bat proposatu zuen, azaroaren 5a, egun horretan eman baitzuten emakumeek lehen aldiz botoa Euskal Herrian.

Mendiaren sailak erabaki du Emakunderi denbora gehiago ematea berdintasunaren inguruko egun bati buruzko proposamen osatuago bat egiteko.

Gauzak horrela, Mendiak erabaki du 2024ko lan egutegian aldaketarik ez egitea eta, ondorioz, hauek izango dira jaiegunak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: urtarrilaren 1a eta 6a, martxoaren 28a eta 29a, apirilaren 1a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a, eta abenduaren 6a eta 25a. Horiei batu behar zaizkie udalek eta foru aldundiek hautatu behar dituzten biak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.