Albistea entzun

Otegik EAJri: «Gai izango al zarete Gipuzkoako Aldundia guri PPrekin kentzeko?»

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak berretsi du ateak itxiko dizkiola eskuinari Iruñean eta Madrilen, eta akordio zabalak egitearen alde mintzatu da.

Iriarte eta Otegi, atzo, EH Bilduren Mahai Politikoaren bileran. /
Iriarte eta Otegi, atzo, EH Bilduren Mahai Politikoaren bileran. / Javier Etxezarreta/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2023ko maiatzak 31 09:36

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia argi mintzatu da gaur goizean EAJk Gipuzkoako Aldundia gobernatzeko Eider Mendoza aurkezteko iragarri duen asmoaz. Igandeko hauteskundeetan, Maddalen Iriarte EH Bilduko hautagaiak lortu zuen boto gehien, eta, koalizioaren 22 batzarkideekin eta Elkarrekin Podemosek aurreratu duen babesarekin (bi batzarkide), eskura du EH Bilduk aldundia. EAJk (hamazazpi), baina, gehiengoa izango du PSEren batzarkideen (zazpi) babesaz gain PPkoena (hiru) ere jasotzen badu. «Gai izango al zarete Gipuzkoako Aldundia guri PPrekin kentzeko? Durango kendu behar al diguzue, non Vox erretiratu egin zen bere botoak PPri emateko eta non Miguel Angel Rodriguez, Ayusoren nagusia, etorri zen esatera bere misioa EH Bildu kentzea zela?».

Radio Euskadin elkarrizketatu dute Otegi goizean, eta adierazi du udal eta foru hauteskundeak mugarri bat izan direla. Azaldu duenez, haren ustez emaitzen interpretazio okerra egiten ari dira batzuk, eta esan du horien errua «jende guztiari» botatzen jarraituz gero hanka sartuko dutela. «Gipuzkoan eta Gasteizen EH Bilduren aurkako aliantza bat egiten ari dira PPrekin. Zer esan behar du PSOEk hamabost egun barru hauteskunde orokorretan, PP txarrena dela? Noiz bukatuko da jolasgaraia?». Horren ordez, «jendeak dituen arazo larriei konponbidea jartzeko», akordio zabalak egitearen alde mintzatu da Otegi, Espainiako eskuina kanpoan utziz.

Ikusi gehiago: Gipuzkoako foru hauteskundeetako emaitzak

Otegik gogoratu du lehen indarra izan direla Euskal Herrian hauteskunde hauetan, eta argudiatu du jendearekin konektatzea lortu dutelako izan dela hala. «Gu oso lasai gaude. Aldatzen ez diren printzipioak eta baloreak ditugu. Lehenengo, herria. Eskuinari ateak ixten dizkiogu. Jendearen interesak beste edozeren gainetik daude», adierazi du. Gogorarazi du lau urte daramatzala EH Bilduk Nafarroan eta Iruñean PSNrekin gauzak egiten. «Noiz bukatzen da jolasgaraia?», galdetu du berriro. «Jendea tontotzat hartzen dute». Berretsi du koalizioak ez diola utziko eskuinari gobernatzen, ezta Nafarroan ere. Gaineratu du EH Bilduk ez duela nahi eskuineko gobernu bat Madrilen, eta ez dakiela EAJren «karanbolen jolasean» aukera hori sartzen den.

Ikusi gehiago: Analisia. Iñaki Petxarroman: Gipuzkoako agintea eta arriskuak

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Zelaia eta Barbado, Gasteizko Gobernu Militarreko balkoian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteak atxilotu dituzte Gasteizen

Unai Etxenausia

Gasteizko Gobernu Militarreko balkoian atxiki dituzte, eta jendearen babes zabala jaso dute

Euskal Hirigune Elkargoak atzo bilera egin zuen Baionan. ©PATXI BELTZAIZ

«Madrilen euskaraz egin daiteke, eta Baionan ez», salatu dute elkargoan

Ekhi Erremundegi Beloki

Frantziako Estatuari gehiago eskatzeko agindu du Xabi Thikoipe Bil Gaiten taldeko hautetsiak, Euskal Hirigune Elkargoaren bileran

Iñigo Urkullu, atzo, Bilbon, Nueva Economia foroan. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Irudi katastrofista» hauspotzen dutenak kritikatu ditu Urkulluk

Gotzon Hermosilla

«Laino beltzez betetako Euskadi baten ideia» sustatzen dutenek «onura politikoa» lortu nahi dutela salatu du lehendakariak hitzaldi batean
Zaballako espetxea, artxiboko argazki batean. / ©Raul Bogajo, Foku

Bi urte pasatu dira Jaurlaritzak espetxe politika bere gain hartu zuenetik

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Basauriko, Martuteneko eta Zaballako espetxeetan 1.577 pertsona daude preso. Jaurlaritzak esan du azken bi urteotan «euskal espetxe eredua» garatzea baldintzatu dutela azpiegituren «gabeziek».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...