Albistea entzun

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Atzera ere EAJk gobernatuko du Guardian

Raul Garcia alkategai jeltzaleak ziurtatu du hautagaitza aurkeztuko duela, eta EH Bilduk babestu egingo du. PPk irabazi zuen herri horretan.

Jon O. Urain -

2023ko ekainak 6

EAJk jarraituko du Guardiako alkatetzan (Araba). Raul Garcia Ezkerro alkate eta alkategai jeltzaleak jakinarazi du hautagaitza aurkeztuko duela atzera ere alkate izateko. Ekainaren 17an osatuko dituzte udalak eta aukeratuko alkateak, eta, Arabako Errioxako herri horretan, PP izan zen lehen indarra.

Garciak azaldu du EAJk eta EH Bilduk gehiengo «zabal» bat dutela herrian, eta, beraz, horixe dela gobernua osatzeko aukerarik «demokratikoena». PPk 345 boto eta lau zinegotzi eskuratu zituen maiatzaren 28an; EAJk, 332 boto eta hiru zinegotzi; eta EH Bilduk, 168 boto eta bi zinegotzi. PSE-EEk galdu egin zuen udalean zuen ordezkari bakarra.

Garciak EAJren, EH Bilduren eta PSE-EEren babesarekin gobernatu du lau urtez, eta ez du «zalantzarik» EAJko zuzendaritzak hautagaitza aurkezteko erabakia babesten duela. Gainera, gogorarazi du emaitza «historikoak» lortu dituztela: «Gehien hazi den alderdia da, lehen indarrarekin berdinketa teknikoa erdietsita».

Oraingoan ere EH Bilduren babesa bermatua dauka Garciak. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak azaldu zuen indar subiranistak bere botoak emango zituela PP ahalik eta erakunde gehienetatik kentzeko.

PP, haserre

Halere, ez dago argi Garciaren mugimenduak bere alderdiaren babesa izango duen. Izan ere, Iñaki Oiartzabal PPko Arabako buruzagi eta diputatugai nagusiak azaldu duenez, EAJkoek esan diote oraindik ez dutela erabaki Guardian alkategaia aurkeztuko duten. Oiartzabalek esan du PP «prest» dagoela udal eta foru gobernuetan sartzeko, baina hori gertatzen ez bada, EAJk eta PSE-EEk osatutako gobernuek «eskuak lotuta» edukiko dituztela: «Soilik EAJk eta PSE-EEk osatzen badute, gobernua desegonkorra eta ahula izango da».

Euskal erakundeetako aulki jokoari begira daude Madrildik ere; Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu udalak eta foru aldundiak PPren botoei esker «banatzeagatik» baina haiek «aintzat hartu gabe». Onda Ceron eginiko elkarrizketa batean, esan du bi alderdien jokabidea ez dela egokia: «Euskadin zerbait egin dugu; aberriaren aldekoa dena, nik uste; guk ez dugu Bilduren gobernurik ahalbidetuko».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Otxandioko bonbardaketako biktimak omentzeko ekitaldia, uztailean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOIKU

Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Legebiltzarrak

Xabier Martin

PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztien aldeko botoarekin onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea. 1936tik 1978ra arteko biktimei eragiten die, eta, besteak beste, ikerketa talde baten lana abiaraziko du gertatutakoaren «egia finkatzeko» eta biktimei salaketak jartzea erraztuko die, aholkularitza emanez.

Barbado eta Zelaia, haiei babesa adierazteko ekitaldi batean. ©Marisol Ramirez / Foku

Sarek salatu du Zelaiaren eta Barbadoren aurkako auzia lekuz kanpo dagoela

Iosu Alberdi

Plataformak salatu du justizia «mendeku tresna» gisa erabiltzen dela, egungo testuingurua kontuan hartu gabe.

Atzo goizean egindako ekitaldia, Zarauzko hilerrian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Txiki eta Otaegi omendu dituzte Gudari Eguneko ekitaldietan

I.A.

«Euskal Herriaren nazio izaera» aitortzeko exijitu die Sortuk Espainiari eta Frantziari. Jarkik ekitaldiak egin ditu Iruñean eta Gasteizen

Justizia jauregiaren aurrean egindako elkarretaratzea, atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Fiskalak zigor eskaerak jaitsi ditu 'Leioako bosten' aurkako auzian

Gotzon Hermosilla

Urte erdi eta urtebete bitarteko zigorrak eskatu ditu 2016ko istiluengatik. Bost gazteek akusazioak onartu dituzte. Beste baten kontrako akusazioa erretiratu du fiskaltzak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...