Albistea entzun

Makroekonomia

Eurogunea ere atzeraldian dago

Eurostatek zuzendu egin du duela aste batzuk aurreratutako datua, eta %0,1eko uzkurtzea iragarri du urteko azken bi hiruhilekoetarako.

Inflazioak gastu pribatua murriztu du, eta horrek ekarri du atzeraldia.
Inflazioak gastu pribatua murriztu du, eta horrek ekarri du atzeraldia. Clemens Bilans / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko ekainak 8 13:43

Handia da Alemaniaren pisua euroguneko ekonomian —BPGaren %28 ekartzen du—, eta horregatik esan ohi da Alemaniak hotza duenean eurogune osoak doministiku egiten duela. Bada, esaldi hori berriro baliagarria dela erakutsi dute Eurostaten azken datuek.

Estatistika bulego horrek zuzendu egin du joan den apirilaren bukaeran barne produktu gordinari buruz emandako datua. Orduan esan zuen euroguneak izkin egin ziola atzeraldiari, urtarriletik martxora hamarren bat hazi zela. Baina, orduz gero, Alemaniaren behin-behineko datua aldatu du Destatis hango estatistika erakundeak —%0tik -%0,3ra—, eta gauza bera egin behar izan du Eurostatek. Orain dio euroa duten hogei estatuetako ekonomia %0,1 txikitu zela urteko lehen hiruhilekoan. 2023ko azkenekoan ere datua hori izan zenez, atzeraldi teknikoan dago eurogunea —bi hiruhileko segidan hazkunde negatiboarekin—.

Eurostatek azaldu duenez, inflazio handiarengatik familien kontsumoa -%0,3 apaltzea izan da atzeraldiaren arrazoi nagusia, baina gastu publikoa ere asko jaitsi da, %1,6 hain zuzen ere. Enpresen inbertsioak, ordea, bilakaera positiboa izan du (+%0,6).

Alemaniako ekonomia ez ezik, Herbehereetakoa, Greziakoa, Maltakoa eta Estoniakoa ere txikitu egin ziren urteko lehen hiruhilekoan. Are gehiago uzkurtu zen Irlanda (-%4,6), baina haren BPGa zeharo puztuta dago han egoitza duten AEBetako multinazional handiengatik, eta horiek jabetza intelektualen etekinak Irlandatik atera izanak eragin du oraingo hondoratzea.

Euskal Herrian, atzeraldirik ez

Atzeraldirik ez dago Euskal Herrian. Eustatek joan den astean berrikusi zuen apirileko datu aurreratua, eta behera ez, gora zuzendu zuen: %0,5 hazi zen urteko lehen hiruhilekoan, 2022ko azkenekoarekin alderatuz gero. Nahiz eta Eustatek eta Nastatek oraindik berrikusi egin behar dituzten duela aste batzuk aurreratutako datuak. Nafarroako %0,3ko datua eman zuen duen aste batzuk, eta hilaren 23an da kalkulu osoagoak argitaratzekoa.

Hazkunde datu positiboak dituzte Italiak (+%0,6), Espainiak (+%0,5) eta Frantziak (+%0,4).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Iñaki Alkorta. ©Gureak taldea

Iñaki Alkorta hil da, Gureak taldeko presidentea

Jon Ordoñez Garmendia

Taldeko zuzendari izan zen 1977tik 2011ra, eta 2006tik zen presidente. 73 urte zituen.

Guardiako Gil Berzal upategiko mahastietan joan den astean hasi ziren mahatsa biltzen. ©BERRIA

Ebrotik behera ere, urak nahasi

Aitor Biain - Iñaut Matauko Rada

Errioxako upategi txikiek jatorri izeneko kontseilu arautzailetik irtetea erabaki izanak agerian utzi du sor-markaren krisia Arabatik harago doala.

Mahasti bat, Guardian. / ©BERRIA

Mahats bilketan jo eta su

Iñaut Matauko Rada

Mahats bilketa bete-betean daude Arabako Errioxako herriak. Aurtengo uzta irregularra izango da.

Elikagaien garestitzea indarra galtzen ari da. ©Filip Singer / Efe

Euroguneko inflazioa apaltzeak urrundu egin du tasak igotzeko aukera

Iker Aranburu

Eurostaten arabera, inflazioa %5,2tik %4,3ra jaitsi da abuztutik irailera. Hurrengo hilabeteetan ere apaldu egingo dela uste dute analistek, prezioen igoerak iazko udazkenean jo baitzuen goia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.