Ortuzarren deia militanteei, Alderdi Egunean parte hartzeko: «Alderdiak behar zaitu»

«Foronda betetzera» deitu du EBBko presidenteak, honakoa «garai politiko konplikatua» dela aitortuta

Andoni Ortuzar. JAVI COLMENERO / EFE
Ion Orzaiz.
2023ko irailaren 15a
12:44
Entzun 00:00:0000:00:00

«Euskadik berriro behar zaitu. Baita alderdiak ere». Militantzia aktibatzeko dei zuzena egin du EAJk, irailaren 24an egitekoa den Alderdi Egunaren karira. Alderdikideei gutuna igorri die Andoni Ortuzarrek, EBBko presidenteak, eta bertan, Forondara joatera animatu ditu, «bereziki senide, lagunarte eta koadrillarekin batera». Indar erakustaldia egin nahi du alderdiak hilaren 24ko ospakizunean, eta horretarako, ezinbestekotzat jo dute «Forondako zelaiak jeltzale eta abertzalez gainezka egotea».

Honakoa «garai politiko garrantzitsua eta oso konplikatua» dela aipatu du Ortuzarrek idatzian, «azken hauteskundeetan ikusi den bezala». Besteak beste, aipatzen ditu Espainiako Gobernua eratzeko negoziazioaz, Euskal Autonomia Erkidegoko legealdiaren amaiera eta udaberriko hauteskundeak. «Emaitza onak izan ditzagun, EAJ indartsua behar dugu, Euskadiko taula politikoan, Estatuan eta Europan indartsu eta sendo egongo den EAJ behar dugu». Alderdi Egunetik «indarberrituta eta datorrenari heltzeko indartsu» atera nahi dute jeltzaleek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.