Politika

Jose Angel Urkizu izendatu dute Elduaingo udal kudeaketa batzordeko buru

2008ko otsailaren 1a
15:41
Entzun
Elduaingo (Gipuzkoa) Udaleko kudeaketa batzordeko buru Jose Angel Urkizu izango dela erabaki dute gaur, ezohikobilkuran. Batzordea gainontzeko hauek osatuko dute: Miren Elorza, IƱaki Kerejeta, Eneko Imaz eta Rafael Gurrutxagak.

Pasa den asteartean kudeaketa batzordea osatzea erabaki zuten Elduainen, Udala oraindik osatzeke zegoen-eta. Iazko maiatzeko udal hauteskundeetan PPk lortu zuen boto ofizial bakarra; 83 boto baliogabeak izan ziren, eta 24 zurizkoak. PPk, boto harekin, lau zinegotzi erdietsi zituen, baina uko egin dio hasieratik udal karguak hartzeari.

EAJ eta EAk osatutako talde batek izan zuen udal gobernua eramateko ardura, baina abenduan dimisioa aurkeztu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.