Elduaingo (Gipuzkoa) Udaleko kudeaketa batzordeko buru Jose Angel Urkizu izango dela erabaki dute gaur, ezohikobilkuran. Batzordea gainontzeko hauek osatuko dute: Miren Elorza, Iñaki Kerejeta, Eneko Imaz eta Rafael Gurrutxagak.
Pasa den asteartean kudeaketa batzordea osatzea erabaki zuten Elduainen, Udala oraindik osatzeke zegoen-eta. Iazko maiatzeko udal hauteskundeetan PPk lortu zuen boto ofizial bakarra; 83 boto baliogabeak izan ziren, eta 24 zurizkoak. PPk, boto harekin, lau zinegotzi erdietsi zituen, baina uko egin dio hasieratik udal karguak hartzeari.
EAJ eta EAk osatutako talde batek izan zuen udal gobernua eramateko ardura, baina abenduan dimisioa aurkeztu zuen.
Politika
Jose Angel Urkizu izendatu dute Elduaingo udal kudeaketa batzordeko buru
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu