Albistea entzun

Atxiloketa

Guardia Zibilaren esku segitzen du atzo Ordizian atxilotutako gizonezkoak

Ez daukate inkomunikatuta baina bihar arte ez dute epailearen aurrera eramango. "Internet bidez terrorismoa goresteagatik" atzeman zuten.

Berria -

2008ko maiatzak 29
"Internet bidez terrorismoa goresteagatik" atzo goizean Ordizian (Gipuzkoa) atxilotu zuten 32 urteko gizonezkoak -X.R.T.- Guardia Zibilaren esku segitzen du. Askatasunak jakinarazi duenez, ez dago inkomunikaturik baina denera hiru egun pasako ditu kuartelean, eta bihar Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dute, Ismael Moreno epailearen aurrera. Guardia Zibilaren arabera, X.R.T.-k modu anonimoan idazten zuen sareko foroetan, eta Espainiako bandera "laidotzen" zuen, "terrorismoaren biktimen kontrako irainak" idazten zituen eta "ETAren ekintza terroristak justifikatzen" aritzen zen. "Interneten adierazpen askatasuna mugatu eta beldurra hedatzeko helburua dagoela salatu nahi dugu", dio Askatasunak. "Munduan dauden ideia eta ideologia guztietako mezuek lekua duten eremua da sarea, eta ez da kasualitatea hor ere mezu batzuk zigortuak egotea. Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren beste adibide bat da atzoko atxiloketa".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskal herritarrek 154 gailur piztuko dituzte gaur Pirinioetako Bidean

Euskal herritarrek 154 gailur piztuko dituzte gaur Pirinioetako Bidean

Jon O. Urain

Pirinioetako hirurehun gailur baino gehiago argiztatuko dituzte gaur, Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren alde. Zuzeneko saio bat ere prestatu dute, eta Berria.eus-en ikusgai egongo da: 21:00etatik 22:30era izango da.

Pirinioetako bidea elkarrekin argitzen

Pirinioek batutako aldarria

Lara Madinabeitia - Olatz Artola Apeztegia

Suredak eta Gomezek «sinbologiaz betetako» mobilizaziotzat dute burujabetzaren alde uztailaren 2an egingo dutena. Elkarlana nabarmendu dute: «Parean duguna berdina da».

Gure Esku-k batzarra egin zuen Eibarren ekainaren 15ean, eta bertan banatu zituzten gaur piztuko dituzten argiak. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Burujabetza nahia argiztatzera

Jon O. Urain

Euskal herritarrak eta katalanak Pirinioetako hirurehundik gora gailurretan mobilizatuko dira gaur

 ©Aritz Loiola / Foku

«Herri gogoa berpizteko ekimen bat izango da»

Iosu Alberdi

Gure Esku-k eta Kataluniako zenbait eragilek Pirinioetako 400 tontor argiztatuko dituzte larunbatean. Europari mezu bat bidali nahi diote: «Erabaki nahi dugun bi herri gara». 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...