Atxiloketa

Guardia Zibilaren esku segitzen du atzo Ordizian atxilotutako gizonezkoak

Ez daukate inkomunikatuta baina bihar arte ez dute epailearen aurrera eramango. "Internet bidez terrorismoa goresteagatik" atzeman zuten.

2008ko maiatzaren 29a
17:06
Entzun
"Internet bidez terrorismoa goresteagatik" atzo goizean Ordizian (Gipuzkoa) atxilotu zuten 32 urteko gizonezkoak -X.R.T.- Guardia Zibilaren esku segitzen du. Askatasunak jakinarazi duenez, ez dago inkomunikaturik baina denera hiru egun pasako ditu kuartelean, eta bihar Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dute, Ismael Moreno epailearen aurrera.

Guardia Zibilaren arabera, X.R.T.-k modu anonimoan idazten zuen sareko foroetan, eta Espainiako bandera "laidotzen" zuen, "terrorismoaren biktimen kontrako irainak" idazten zituen eta "ETAren ekintza terroristak justifikatzen" aritzen zen.

"Interneten adierazpen askatasuna mugatu eta beldurra hedatzeko helburua dagoela salatu nahi dugu", dio Askatasunak. "Munduan dauden ideia eta ideologia guztietako mezuek lekua duten eremua da sarea, eta ez da kasualitatea hor ere mezu batzuk zigortuak egotea. Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren beste adibide bat da atzoko atxiloketa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.