Gaur =lgoierrikohitza.info==http://www.goierrikohitza.info/=l-k jakinarazi duenez, Zaldibiako Udala (Gipuzkoa) utzi du Aralarrek, azkenaldian udaletxean izandako "ezadostasunengatik". 2007ko udal hauteskundeetan Aralarrek eta EAE-ANVk boto kopuru bera lortu zuten, bakoitzak lau zinegotzi eskuratu zituen, eta bederatzigarren zinegotzia "inpartziala" izendatzeko asmoa agertu zuten, baina ez zuten praktikan jarri, bi aldeek ez zutelako adostasunik lortu. Gerora Aralarrek zinegotzi inpartzial hori bereganatzea erabaki zuen, "blokeo egoera horretatik irteteko beharrezkoa" zela argudiatuta.
Aralarreko lau hautetsiek utzi dute Udala, eta alderdiko beste inork ez ditu hartuko karguok. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utziko dute Udala osatzeko erabakia.
Egitasmoei buruz ere izan dute desadostasunik ANVk eta biek. Kasu, udaletxeko eraikina berritzeko proiektu bat aurkeztu zuen Aralarrek, eta horrek iskanbila areagotzea eragin zuen. Proiektu horrek ez zuen nahikoa babes izan. Tentsioa areagotu egin da Udalean eta, ondorioz, Aralarren lau zinegotziek dimisioa emango dutela iragarri dute gaur. Dimisioak, "Ibarguren azpiko proiektua eta Aiestaran errekako uraren egitasmoa martxan jarritakoan" emango dituztela jakinarazi dute. "Gainontzeko gai guztiak bertan behera utziko ditugu momentu honetatik aurrera".
Aralarrek herrian zabaldu duen agiriak dionez, "egoera horretan" ezingo dute "herritarren erdiak agindutako eginkizuna burutu". Botoa eman dieten herritarrei "barkamena" eskatu diete; "ziur gaude ulertuko dutela".
Sareko BERRIAzalea:
Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.
Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.
Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.