Albistea entzun

politika

Falangeak Antsoaingo Nafarroa Baiko zinegotzi bati heriotz mehatxua egin dio

Koldo Pla hautetsiak elkarte hark sinatutako gutuna jaso zuen atzo.

Berria -

2009ko urriak 9
Koldo Pla Antsoaingo Nafarroa Baiko zinegotziak atzo bere etxean Falange y Tradicion elkarteak sinatutako gutuna jaso zuela-eta Nafarroako Foruzaingoan salaketa jarri du. Izan ere, heriotz mehatxua dago, Nafarroako Desagertuen, Erailen eta Fusilatuen senideen elkarteak, Txinparta elkarteak eta Alargunen Herria elkarteak gaitzetsi dutenez. Pla elkarte hauen kide da. "Mehatxu hauen larritasuna ez datza bakarrik talde faxista honek duen taxuan, baizik eta holakoak adierazteko, burutzeko eta ospatzeko duen erraztasunean", salatu dute elkarte horiek. Plaren arabera, gutun hori ez diote zinegotzia delako bidali, baizik eta "sakonean memoria historikoa dago, eta jarri diren monumentu guztiak. Mehatxu horiekin, biktimei dagokien tokia eman diezaieten egiten ari garen bide hori moztu egin dute". Falange y Tradicion elkarteak sinatutako gutunean, besteak beste, 30 egunetan Nafarroatik "behin betiko" joateko eskatu dio NaBaiko zinegotziari, "hala egin ezean, zure omenezko meza batera joango zara aurki". Aurten Euskal Herrian hainbat eraso egin dituzte frankismoaren biktimen oroitarrien aurka, edota Espainiaren aldeko eta Euskal Herriaren eta ezker abertzalearen aurkako pintaketak ere egin dituzte eraikin publiko eta pribatuetan, eta eraso horien erantzule egin da Falange y Tradicion elkartea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ezkerretik, Xabier Madariaga, Roberto Moreno eta Pilar Kaltzada, atzo, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Umeen eskubideak lehentasun

Gotzon Hermosilla

Adituek uste dute gurasoren bat edo biak espetxean dituzten umeen arazoari heltzeko beharrezkoa dela ikuspuntua aldatzea, umeen beharrak beste edozein irizpideren gainetik jarriz.

Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU) eta Luis Gordillo (PP+C's), atzo, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Espetxeen transferentziaren berri emateko eskatu du Legebiltzarrak

Jon O. Urain

Eskumen transferentziaren akordioa lotzean informazioa parlamentura bidaltzea babestu dute EAJk, PSE-EEk, EP-IUk eta EH Bilduk. Erkoreka eta Grande-Marlaska gaur bilduko dira

Egiari Zor fundazioak torturen gainean antolatutako prentsaurrekoa, atzo, Iruñeko Katakraken. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Manifestazio bat eginen dute Iruñean, tortura iker dadin galdegiteko

Uxue Rey Gorraiz

Martxoaren 6rako egin dute deia. Zabalzaren kasua ikertzeko eskatu diote Espainiako fiskalari

Martxoak 3 elkarteko kideek agerraldia egin zuten atzo, Gasteizen. ©MARTXOAK 3 ELKARTEA

M-3 elkartea: «Ez dugu justiziarik lortu, baina ez dugu ahaztu»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Martxoaren 3aren ingururako hamaika ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen, 1976an hildako bortz langileak oroitu eta gertatua salatzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.