Albistea entzun

hondakinak

EAJk Bilduri atez ateko sistema "modu autoritarioan" ezartzea egotzi dio

Eugenia Arrizabalagaren arabera, ezker abertzaleak ez du herritarren parte hartzerik bilatu, eta EAJk haiek informatzeko eta galdetzeko lan egingo du. Bilduk atzo esan zuen Gipuzkoako beste 34 herritan jarri nahi duela atez atekoa eta gaurtik aurrera hasiko dela eskaera udalbatzarretara eramaten.

Berria -

2012ko otsailak 23 17:23

Eugenia Arrizabalaga EAJko Gipuzku Buru Batzarreko bozeramailearen ustez, Bilduk "modu autoritarioan" ezarri nahi du herrialdean zabor bilketarako atez ateko sistema. Bilduk atzo jakinarazi zuen Gipuzkoako beste 34 herritan jarri nahi duela atez atekoa eta gaurtik aurrera hasiko dela eskaera udalbatzarretara eramaten. 

Arrizabalagak azaldu du ezker abertzaleak ez duela herritarren parte hartzerik bilatu eta EAJk berak herri horietako biztanleak informatzeko eta galdetzeko lan egingo duela.

Gipuzkoan egun Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan dago zaborra biltzeko modu hori, eta Bilduk dio oso gustura dagoela emaitzekin. "Beste sistemekin %25 birziklatzen da, eta atez atekoarekin %90". EAJko eledunak erantzun du atez atekoarekin gehienez ere %80 birzikla daitekeela eta beste %20ak ezin ordainduko kostua lukeela.

Gainera, Arrizabalagaren arabera, sistema horrekin ere zabortegiak beharko dira —egungoak eta berriak—, eta errauste planta ere beharrezkoa izango da, "atez atekoa ez baita hondakinen tratamendurako sistema integral bat; bilketarako modu bat baino ez da".

Herritarrek zaborra ondo eta behar denean botatzen duten kontrolatzeko "poliziak" erabiltzen direla ere adierazi du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.