Albistea entzun

Rafa Diez: "Estrategia aldaketan murgildu ginenean blokeo egoera bideratzea zen helburua"

'Bateragune auziko' presoaren gutuna irakurri dute LABen kongresuan. "Hemendik aurrera pultsua eraikin berria altxatu nahi dutenen eta iraganera lotzen direnen artekoa izango da".

Txutxi Ariznabarreta gaur LABen biltzarrean, Rafa Diezen gutuna irakurtzen.
Txutxi Ariznabarreta gaur LABen biltzarrean, Rafa Diezen gutuna irakurtzen. / Lander F. de Arroiabe/ARP

Berria -

2012ko ekainak 21 00:01

LABen VIII. Nazio Biltzarrean, Barañainen, Rafa Diez sindikatuko idazkari nagusi ohi eta Bateragune auziko presoaren gutuna irakurri du Txutxi Ariznabarretak, eta Diezek gogora ekarri du Arnaldo Otegi eta Bateraguneko gainerako auzipetu zein ezker abertzaleko beste kideekin "estrategia aldatzeko gogoetan murgildu" zenean, "blokeo egoera" zela nagusi eta "helburua hura bideratzea" zela.

"Blokeo horretan batzuk eroso zeuden, eta ezker abertzaleak modu autonomoan estrategia aldatzeak blokeoa haustea zekarren", azaldu du Diezek eskutitzean.

Haren arabera, eragile politiko batzuk garai berria atzeratzen eta trabak jartzen saiatu dira. "Baina hemendik aurrera pultsua eraikin berria altxatu nahi dutenen eta iraganera lotzen direnen artekoa izango da". Bateragune auziko epaia iraganeko indar horien garaipena izan bada ere, etorkizunean euren porrota izango dela nabarmendu du gutunean.

Diezek, Otegik eta beste batzuek gogoeta egin ondoren hasi zuen ezker abertzaleak barne eztabaida. 2009ko urrian atxilotu zituzten Diez-eta. Ezker abertzaleak 2009ko azaroan plazaratu zuen Altsasuko adierazpena eta 2010eko otsailean Zutik Euskal Herria. Sorturen estatutuak 2011ko otsailean aurkeztu zituen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.