Noiz sortua: 2012-08-30 18:21:50

Zinema

'Dragoi ehiztaria' filmean zuen ardurari uko egin dio Patxi Barco zuzendariak, Amigorekin haserre

Postprodukzioan ez dutela aintzat hartu salatu du ohar batean, eta ekoiztetxeak ezkutuan egin duela lan hori.

Berria -

2012ko abuztuak 30

Patxi Barco zinema zuzendariak, ohar baten bidez, Dragoi ehiztaria filmean zuen ardurari uko egin dio gaur. Oharrean salatu du filmaketaren ostean ez duela postprodukzioan esku hartu, eta ekoiztetxeak "ezkutuan" egin duela lan hori, "zuzendaria aintzat hartu gabe".

Barcok dio kontratuan postprodukzioa bere eginkizuna zela zehaztu zutela, eta horregatik orain estreinatzekoa den kopiaren ardura Zurriola Group Entertainment etxearena dela. Kopia hori ekoizleak "ukitu" duela dio zuzendariak, "gidoiaren zenbait zati aldatuz".

Barcok gaineratu du grabaketan parte hartu zuten aktoreek eta teknikoek lan handia egin zutela.

Angel Amigorekin kritiko

Dragoi ehiztaria filmaren ekoizlea eta gidoilaria Angel Amigo izan da. Barcosek dio gidoia "eskasa" zela, eta Amigo "esperientzia gehiago duten profesionalen aurrean" tematu zela "bere erroreen defentsan". Hala ere, grabaketatik "gustora" itzuli zela dio Barcok, "gidoiaren erdipurdikokeria" postprodukzioan zuzenduko zituelakoan.

Berak ezer gehiago egin gabe, ordea, orain ekoiztetxeak estreinaldia iragarri duela salatu du.

"Estreinaldia oztopatu?"

Barcok nabarmendu du kopia horrek ez duela bere "ikuspuntu artistikoa eta teknikoa" errespetatu, eta modu horretan banatuta moralki, pertsonalki eta profesionalki kaltetu dutela uste du.

Horregatik filmaren estreinaldia oztopatzea pentsatu duela dio (oharraren izenburua Estreinaldia oztopatu? da), baina "sektorearen egoera aintzat hartuta", horrek beste pertsona batzuk kaltetuko lituzkelakoan, lege ekimenik ez hartzea erabaki duela argitu du.

"Izan daitezela beste batzuk, publikoa, kritika, erakundeak eta hedabideak ekoiztetxearen eta bere arduradunen balizko baldarkeria eta irizpide eta profesionaltasun eza hori epaitzen dutenak", esan du oharrean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 6an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta gaixo bat ospitaleratu dute. Euskal Herrian 29.843 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.096 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete

Hiru herrialde horietako herritarrek hiruretan mugitzeko aukera izango dute. Ostalaritzan ez da gehienezko edukierarik egongo, eta barran zerbitzatzeko aukera ere izango dute. Diskotekek eta gaueko tabernek itxita jarraitu beharko dute. Hogei pertsona arte elkartu ahal izango da, bai etxean eta bai kalean.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere maskarak erabiltzea beharrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna