BEC bete dute bertsozaleek

09:00etan zabaldu zituzten ateak, eta zain zegoen jendea ordurako. [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1997/[/Berriatb]

jon olano
2013ko abenduaren 15a
15:43
Entzun 00:00:0000:00:00

11:00etan hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Bilbao Exhibition Centren, baina giroa berotzen ari zen lehenagotik ere. 09:00etan zabaldu dituzte ateak, eta harmailak betetzen hasi ziren bertsozaleak.

08:30etarako bazeuden dozenaka lagun ateak irekitzeko zain. Lehen pankartak ere zintzilikatu zituzten, Beñat Gaztelumendiren aldekoa aurrenekoa: "Añorga harro ziok". Amets Arzallusen aldekoek ere jarri dute eurena: "Ametsetik errealitatera, txapela etxera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.