11:00etan hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Bilbao Exhibition Centren, baina giroa berotzen ari zen lehenagotik ere. 09:00etan zabaldu dituzte ateak, eta harmailak betetzen hasi ziren bertsozaleak.
08:30etarako bazeuden dozenaka lagun ateak irekitzeko zain. Lehen pankartak ere zintzilikatu zituzten, Beñat Gaztelumendiren aldekoa aurrenekoa: "Añorga harro ziok". Amets Arzallusen aldekoek ere jarri dute eurena: "Ametsetik errealitatera, txapela etxera".