Argazkilaritza

Francesc Catala-Rocaren 150 argazki daude ikusgai Donostiako Kubo-Kutxa aretoan

Espainian eta Herrialde Katalanetan 1953 eta 1964an egindako erreportajeetakoak dira, zuri-beltzean eginak  guztiak.

Juan Luis Zabala
2014ko otsailaren 13a
14:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Francesc Catala-Roca argazkilari katalanak Espainian eta Herrialde Katalanetan 1953 eta 1964 artan egindako erreportajeetako 150 argazki biltzen ditu egunotan Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan ikus daitekeen Català-Roca. Maisulanak erakusketak. Ekainaren 1era arte izango da zabalik.

Zuri-beltzekoak dira erakusketako argazki guztiak. Chema Conesa argazkilariak apailatu zuen erakusketa, 2010ean, Kataluniako Arkitektoen Elkargoko artxiboak bildutako Catala-Rocaren 200.000 negatiboren artean aukera eginez, eta Madrilgo La Fabrica galkeriak eta Barrie Fundazioak ekoitzi zuten erakusketa. Donostiara iritsi aurretik, Espainia, Galizia, Portugal eta Herrialde Katalanetako zazpi hiritan izan da ikusgai, guztietan ikusle asko bilduz eta harrera beroa jasoz.

Argazkilaritzaren berritzaile handia izan zen Francesc Catala-Roca (Valls, Herrialde Katalanak, 1922-Bartzelona, 1998), batez ere XX. mendeko 50 eta 60ko hamarkadetan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.