Francesc Catala-Roca argazkilari katalanak Espainian eta Herrialde Katalanetan 1953 eta 1964 artan egindako erreportajeetako 150 argazki biltzen ditu egunotan Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan ikus daitekeen Català-Roca. Maisulanak erakusketak. Ekainaren 1era arte izango da zabalik.
Zuri-beltzekoak dira erakusketako argazki guztiak. Chema Conesa argazkilariak apailatu zuen erakusketa, 2010ean, Kataluniako Arkitektoen Elkargoko artxiboak bildutako Catala-Rocaren 200.000 negatiboren artean aukera eginez, eta Madrilgo La Fabrica galkeriak eta Barrie Fundazioak ekoitzi zuten erakusketa. Donostiara iritsi aurretik, Espainia, Galizia, Portugal eta Herrialde Katalanetako zazpi hiritan izan da ikusgai, guztietan ikusle asko bilduz eta harrera beroa jasoz.
Argazkilaritzaren berritzaile handia izan zen Francesc Catala-Roca (Valls, Herrialde Katalanak, 1922-Bartzelona, 1998), batez ere XX. mendeko 50 eta 60ko hamarkadetan.