Albistea entzun

ABORTUA

Abortuaren lege proiektua prest du Gallardonek

Justizia Ministerioak amaitu du testua. Rajoyk erabakiko du noiz onartu.

Abortuaren erreformaren kontrako emakume batzuk martxoan Rajoyren aurrean egin zuten protesta. /
Abortuaren erreformaren kontrako emakume batzuk martxoan Rajoyren aurrean egin zuten protesta. / Juan Carlos Ruiz/Argazki Press

Garikoitz Goikoetxea -

2014ko uztailak 9

Uste baino gehiago trabatu zaio abortuaren legea aldatzeko bidea Espainiako Gobernuari. Protesta handiak sortu dira, eta atzeratzen ari dira legea onartzeko tramiteak. Aurreko asteetan zurrumurruak zabaldu dira lege proiektua onartuko ote zuen gobernuak —opor garaia hasi dela baliatuz—, baina ez da halakorik izan oraingoz.

Testuan aldaketa batzuk egin behar dituztela —malformazio kasu batzuetan abortua onartzea, adibidez—, eta oraindik behin betiko proiektua idazteko zegoela, argudio hori erabili du gobernuak aurreko asteetan, lege proiektua zergatik ez duen onartu galdetuta.

Amaitu da. Testua prest dagoela jakin ahal izan du BERRIAk ministerioko iturrietatik. Hurrengo pausoa Mariano Rajoy gobernuko presidentearen eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearen esku dago. Ministroen kontseiluan lege proiektua noiz aztertuko duten, haiena da erabakia. Ministerioan diote prest daukatela testua; "ukitu batzuk" falta ditu, baina ministro kontseiluan noiz joango den argitzen dietenean, "berehala" taxutuko dute.

Aurreproiektuaren ildoari segitzen badio, orain arteko sistema errotik aldatuko du lege berriak. Epeen araberakoa ez, baldintzen araberakoa izango da. Bi izango dira baldintza nagusiak: bortxaketa baten biktima izatea edo haurdunaren osasuna arrisku larrian egotea. Aurreproiektuan malformazioak ez zituzten onartu abortatzeko arrazoi gisa; litekeena da puntu horretan aldaketaren bat egotea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Kontseiluko kide diren eragileetako ordezkariak, atzo, Durangoko San Agustin kulturgunean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eskisabelek adostasuna eta «letra larriko politika» aldarrikatu ditu

Julen Aperribai

Euskararen biziberritzea «justiziari eta kohesio sozialari» lotutako auzia dela adierazi du idazkari nagusiak, eta aurreratu du balio horiekin bat egiten duten guztiekin ados jartzea izango duela xede.
ESIko kargugabetzeen harira egindako protesta, atzo, Donostian. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Egunero elkartuko dira ESIkoak, kargugabetuak berriz integratu arte

Oihana Teyseyre Koskarat

Osakidetzako krisia dela eta, elkarrizketarako «prest» agertu da Bingen Zupiria, baina adierazi du badirela «leku egokiak» mintzatzeko, hedabideetatik kanpo
EH Bilduren hezkuntza konferentzian aritutako hizlariak. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Hezkuntza itunak «jauzia» ekartzea nahi du EH Bilduk

Gotzon Hermosilla

Hezkuntza konferentzia egin du Bilbon. Lege berriak koalizioaren ustez ekarri beharko lituzkeen urratsak zerrendatu ditu Otxandianok
Operazio gela baten aurkezpena, Nafarroako Klinika Unibertsitarioan, artxiboko irudi batean. ©EFE

Aseguru poliza pribatuak, gora

Arantxa Iraola

Hegoaldeko datuak argiak dira; igaro hamarraldian ugaritu egin dira osasun arta jasotzeko poliza pribatuak, lurralde guztietan. Pandemiak eragindako arazoek ere eragina izan dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...