ABORTUA

Abortuaren lege proiektua prest du Gallardonek

Justizia Ministerioak amaitu du testua. Rajoyk erabakiko du noiz onartu.

Abortuaren erreformaren kontrako emakume batzuk martxoan Rajoyren aurrean egin zuten protesta. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
Garikoitz Goikoetxea.
2014ko uztailaren 9a
20:57
Entzun

Uste baino gehiago trabatu zaio abortuaren legea aldatzeko bidea Espainiako Gobernuari. Protesta handiak sortu dira, eta atzeratzen ari dira legea onartzeko tramiteak. Aurreko asteetan zurrumurruak zabaldu dira lege proiektua onartuko ote zuen gobernuak —opor garaia hasi dela baliatuz—, baina ez da halakorik izan oraingoz.

Testuan aldaketa batzuk egin behar dituztela —malformazio kasu batzuetan abortua onartzea, adibidez—, eta oraindik behin betiko proiektua idazteko zegoela, argudio hori erabili du gobernuak aurreko asteetan, lege proiektua zergatik ez duen onartu galdetuta.

Amaitu da. Testua prest dagoela jakin ahal izan du BERRIAk ministerioko iturrietatik. Hurrengo pausoa Mariano Rajoy gobernuko presidentearen eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearen esku dago. Ministroen kontseiluan lege proiektua noiz aztertuko duten, haiena da erabakia. Ministerioan diote prest daukatela testua; "ukitu batzuk" falta ditu, baina ministro kontseiluan noiz joango den argitzen dietenean, "berehala" taxutuko dute.

Aurreproiektuaren ildoari segitzen badio, orain arteko sistema errotik aldatuko du lege berriak. Epeen araberakoa ez, baldintzen araberakoa izango da. Bi izango dira baldintza nagusiak: bortxaketa baten biktima izatea edo haurdunaren osasuna arrisku larrian egotea. Aurreproiektuan malformazioak ez zituzten onartu abortatzeko arrazoi gisa; litekeena da puntu horretan aldaketaren bat egotea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.