Albistea entzun

erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dago-k hilaren 13an Bilbon ekitaldi bat egingo du, Eskozia eta Katalunia gogoan

Ekainean batzordeetara bidalitako galdetegiak igande honetarako jaso nahi ditu. Irailaren 10-13 herrialdeetako batzarrak egingo ditu, eta 27an, batzar nagusia.

Ekainaren 8an Gure Esku Dago dinamikaren ekimenez eginiko giza katea.
Ekainaren 8an Gure Esku Dago dinamikaren ekimenez eginiko giza katea. Josu Santesteban / Argazki Press

Enekoitz Esnaola -

2014ko irailak 5

"Ekaineko giza kateko emozio zurrunbiloa" pasatuta, urte politikoari ekin dio Gure Esku Dago dinamikak, eta, "indarberrituta", irailaren 13an Bilbon erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldi bat egingo duela jakinarazi du gaur. Hilaren 18ko Eskoziako independentzia galdeketa eta azaroaren 9ko Kataluniakoa gogoan izango dute orduan (Plaza Barria, 18:00).

Aurretik, "bide orria osatzeko" ekainean herri eta hiri batzordeetara bidalitako galdetegiak jasoko ditu. Igande honetarako jarri du epea. Irailaren 10 eta 13 artean, berriz, herrialde batzarrak egingo dituzte, galdetegietako erantzunen "sintesia eta urte politiko berrirako egitasmoen inguruko eztabaida egiteko".

Hilaren 27an batzar nagusia egingo du Gure Esku Dago-k. Oraindik ez du jakinarazi non izango den. Han erabakiko dute zer egin, eta nola ("dinamikaren norabidea, asmoak, ekimenak...").

Iazko ekainaren 8an sortu zuten euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen aldeko plataforma. Urtebetean 170 batzorde sortu ditu, eta pasa den ekainaren 8an 150.000 lagun bildu zituen Durango-Iruñea katean. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

EH Bilduk kontratu txikien «klientelismoa» kritikatu du

Erredakzioa

Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak salatu du enpresa batzuk EAJko eta PSE-EEko kontaktuez baliatzen ari direla kontratuak lortzeko
Olatz Garamendi sailburua eta Miquel Iceta ministroa. ©J. J. Guillen / EFE

Urkulluk aste honetarako espero du eskumenen lehen blokea eskualdatzeko bilera

Jon O. Urain

Azken egunetan, EAJko buruzagi ugarik nabarmendu dute ekainerako espero dituztela lehen blokeko eskumenak.

EH Baik elkarretaratzea egin zuen atzo goizean, Euskal Hirigune Elkargoaren egoitza aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Bizilekuen Tokiko Programa onetsi du Euskal Elkargoak

Ekhi Erremundegi Beloki

Bideokonferentziaz egin dute Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, osasun egoeraren ondorioz. 630 milioi euroko aurrekontua onartu dute hautetsiek, inbertsiorako 160 milioi euro atxikita

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna