Albistea entzun

Galdeketa boluntarioen esku utzi dute, baina hautetsontziak bermatuko ditu Masen gobernuak

"Denok jardungo dugu azken ondorioetara arte, baina galdeketaren exekuzioa boluntarioen esku dago orain", esan du Joan Rigol ituneko koordinatzaileak.

Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionalak urriaren 24an eginiko bilera.
Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionalak urriaren 24an eginiko bilera. Alberto Estevez / EFE

Jon O. Urain -

2014ko azaroak 7 09:46

Joan den asteartean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bigarren aldiz itxi zion atea azaroaren 9ko galdeketari. Debekua ikusita, Kataluniako Gobernuak bilerara deitu zuen Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionala, eta gaur egin dute bilkura hori. Bertan eztabaidatu dute nola bermatu igandeko galdeketa.

Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak ituneko gainerako eragileei bermatu die gobernuak jarraituko duela galdeketaren antolaketaren buruan. Joan Rigol ituneko koordinatzailearen esanetan, "prozesuaren ardura amaierara arte" bere gain hartu du CiUren gobernuak: "Gobernuak ez dio bere zereginari muzin egin".

Hala ere, galdeketa gauzatzea boluntarioen esku utziko dutela argitu du Rigolek. Hala ere, gobernuak babes legala emango die boluntarioei, eta hautetsontziak bozkalekuetan izango direla bermatuko du gobernuak. Rigolek azaldu du bileran nabarmena izan dela "batasun giroa".

Galdeketa eragile sozialen esku uzteko aukerak oihartzun handia izan du astean zehar. Gobernuak galdeketaren ardurari eustearen alde agertu dira, esaterako, ANC Kataluniako Biltzar Nazionala eta ERC. Atzo, ordea, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak azaldu zuen PPren gobernuak ez duela esku hartuko kontsultaren antolaketa eragile sozialek egiten badute. Zehazki, adierazi zuen Estatuaren abokatua Kataluniako Gobernuaren urratsak aztertzen ari dela, Auzitegi Konstituzionalaren agindua betetzen duela bermatzeko. CiUren gobernuak kontsulta sustatzen ez badu, PPrenak "ez du adierazpen askatasuna galaraziko", Catalaren esanetan. 

Ziurgabetasun egoera horretan, mossoen egitekoa ere eztabaidagai izan da azken orduetan. 7.000 mosso inguru mobilizatu dituzte iganderako. Kataluniako Gobernuko Barne kontseilari Ramon Espadalerrek ohartarazi zuen mossoek ez dutela Espainiako Barne Ministerioaren nahiz Kataluniako Gobernuaren agindurik betearazi behar, baina bai, ordea, epaitegiek hala eskatzen badute.

BERRIAren mahai ingurua, Bartzelonatik: "Neurtu behar da noiz egin desobedientzia eta noiz ez"

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroa eta Gilles Simeoni Korsikako gobernuburua elkarri eskua ematen, iragan uztailean, negoziazioen lehen bilkura amaitu ostean, Parisen ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

Korsikako hautetsien eta Frantziako Gobernuaren arteko negoziazioak, oinarri bila

Ander Perez Zala

Darmaninek atzeratu egin du bihar uhartera egitekoa zuen bisita, «eztabaida bare baterako baldintzarik» ez dagoela argudiatuta. Protestak antolatu dituzten gazte mugimenduek aho batez eskatu dute elkarrizketak hausteko.

Autodeterminazioaren eta Amnistiaren Aldeko Akordio Sozialaren prentsaurrekoa, gaur, Bartzelonan. ©INTERSINDICAL

Kataluniako berrehun udalerri daude amnistiaren eta autodeterminazioaren alde

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Hirurehun erakundek eman diote babesa Autodeterminazioaren eta Amnistiaren Aldeko Akordio Sozialari, tartean alderdi politiko independentistak, zenbait sindikatu eta ikasle antolakunde.

Danimarkako lehen ministro Mette Frederiksen, gaur, Kopenhagen egindako agerraldian. ©Liselotte Sabroe / EFE

Danimarkako bozak azaroaren 1era aurreratu ditu lehen ministroak

Mikel O. Iribar

Gobernu sozialdemokrata babesten duten alderdiek behartuta hartu du erabakia Mette Frederiksenek.

Suhiltzaile batzuk, atzo, bonbardaketa batek Kharkiven (Ukraina) txikitutako lantegi batean lanean. ©SERGEY KOZLOV / EFE

Zelenskik berretsi du ez duela Putinekin negoziatzeko asmorik

Igor Susaeta

Errusiako goi ganberak Ukrainan partzialki okupatutako lurrak anexionatzeko itunak onartu ditu. Kremlinen mapek erakusten dute Moskuren indarrek segitzen dutela gerra frontean atzera egiten

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.