Anerlisiak | Euskara eta politikariak
Anerlisiak

Anerlisiak | Euskara eta politikariak

26 Azaroa de 2025
Aner Ansorena

Euskaldunok nola ikusten dugu euskaraz ez dakien politikari bat euskaraz entzutea? Azkenaldian euskararen aurkako auziak ugaritzen ari dira, baina, aldi berean, politikariek askotan esaldi sinbolikoak erabiltzen dituzte, askotan derrigortua balitz bezala. Horrek benetan laguntzen al du euskara babesten?

Gaiak galdera gehiago ere zabaltzen ditu: nola baloratzen dugu ahalegina, bai ikasten ari direnena, bai euskaldun berriena, edo oraindik zailtasunak dituztenena? Eta puntu nagusia: Euskal lurraldean politika egiten duen orori eskatu beharko litzaioke gutxieneko euskara maila bat?

Hausnarketarako galdera irekiak dira.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.