Adimen artifiziala erabiltzeko irizpide deontologikoak zehaztu ditu BERRIAk

Irene Arraratsek eta Eider Goenagak jendaurrean aurkeztuko dituzte ekainaren 17an.

(ID_17488515157525) (/EZEZAGUNA)
2025eko ekainaren 1a
10:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Adimen artifiziala eragina izaten ari da arlo askotan; besteak beste, kazetaritzan. Horregatik, BERRIAk dekalogo batean jaso ditu adimen artifizialari lotutako irizpide deontologikoak.

BERRIAren estilo liburuan txertatu da dekalogo hori, eta hartan laburbildu da nola jokatuko den adimen artifizialari dagokionez, garbi egon dadin nola, noiz eta zertarako erabil daitekeen, eta erabiltzea zilegi denean zer betebehar izango diren ezinbestean. 

Adimen artifizialaren erabilerari buruzko irizpide deontologiko horiek jendaurreko ekitaldi batean aurkeztuko ditu BERRIAk ekainaren 17an, 19:00etan, Donostiako Viktoria Eugeniako Club aretoan: Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna eta Eider Goenaga zuzendariordea izango dira hizlari. Ekitaldia irekia izango da, eta ez da izena eman beharko. 

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.