Maizpideren laguntza ere izango du BERRIAk helburura iristeko

Urtea amaitzerako beste 3.000 BERRIAlagun lortzeko erronka du BERRIAk, ezinbestekoak baititu proiektuaren etorkizuna bermatzeko.

(ID_15054427) (Gorka Rubio/@FOKU) 2025-06-12, Lazkao. Akordioa BERRIA-Maizpide
2025eko ekainaren 16a
16:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskara eta euskal kultura ezagutaraztea eta euskaraz bizi ahal izateko bitartekoak eskaintzea da Maizpideren zeregina; eta horrexegatik egin du bat Eskutik eskura BERRIA kanpainarekin, BERRIA bidelagun estrategikoa baitu gizartea euskalduntzeko helburuan.

Bi eragileek adostu duten hitzarmena dela eta, Maizpideko langile eta irakasleek eskaintza berezia baliatzeko aukera izango dute BERRIAri ekarpena egitean. Izan ere, beste 3.000 BERRIAlagun lortzeko helburua du BERRIAk urtea amaitzerako; kide berriak erakartzeak ahalbidetuko baitu euskarazko egunkari nazionalak etorkizuna izatea.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.