Liburuaren Nazioarteko Eguna denez gero, BERRIAk ere bere aletxoa jarri du. Aurten ere Unibertso bat euskal literaturarentzat egitasmoa ipini du martxan: BERRIA dendan, maiatzaren 3ra bitarte, hamabost argitaletxeren liburu bana egongo da salgai. BERRIAlagunek %15eko deskontuarekin eskuratu ahal izango dituzte, gainera, hautatutako liburu horiek.
Ale horiek saltzeaz gain, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, 20 izenburu eta 60 liburu banatu ditu komunitateko kideen artean egin den zozketa berezian.



