Hazparke taldea garaile Xilaban

Xilabako finala
GUILLAUME FAUVEAU
2023ko azaroaren 19a
05:00
Entzun

Atzo jokatu zuten taldekako 2023ko Xilaba bertso txapelketaren finala, Aiherran (Nafarroa Beherea), eta Hazparke taldeko hiru kideek jantzi zuten txapela: Irantzu Idoatek, Ortzi Idoatek eta Nahia Sascok. Finaleko beste taldea Muttikoak izan zen, eta Irati Alcantarilla, Haize Lekuona eta Ibai Lekuona aritu ziren kantuan. Bertso bazkariarekin hasi zuten eguna bertsolari zein entzuleek, eta 17:30ean ekin zioten finalari. Denera, bederatzi taldek hartu dute parte aurtengo Xilaban, Ipar Euskal Herriko hiru lurraldetakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.