Kooperatibismo bat komunitateari begira II (OSTEGUN ARRATSALDEA)
Aktualitatea

Kooperatibismo bat komunitateari begira II (OSTEGUN ARRATSALDEA)

19 Ekaina de 2025

Zer eskain dezake kooperatibismoak, gaur egungo Euskal Herrian, gizarteko harremanak merkantilizaziotik harago egituratzeko bidean? Zer ekarpen auzoetako, herrietako, lurraldeetako ekonomiak herritarren beharrei erantzuteko moduan antolatzerakoan? Gero eta gehiago entzuten da harreman eta proiektu publiko-komunitario-kooperatiboak landu beharra, eta Euskal Herrian ere hainbat esperientzia berri abiatu dira ildo kooperatiboan. Korapiloak ere sortu dira, ordea, lankidetza publiko-komunitarioaren inguruan. Hor dago kontzeptua lausotzeko arriskua, edo hura merkatuaren arlo bat gehiago bihurtzekoa. Nabari da, era berean, publikoaren eta pribatuaren ulerkera zurrun dikotomikoan gotortzeko joera bat ere, oztopo politiko, juridiko edo administratiboak ekar ditzakeena.

Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez.

Jardunaldi hau UEUk, Jakinek eta Usurbilgo udalak elkarlanean antolatu dute. Laguntzaile aritu dira Olatukoop eta HUHEZI.

Jardunaldiaren koordinatzaileak: Haritz Azurmendi, Beñat Irasuegi eta Arianne Kareaga.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.