Gerrako lehen fasean, Israelgo armadak gudu zelai bihurtu zuen Gaza iparraldea, eta, orain, gauza bera egiteko asmoa du hegoaldean. 1,7 milioi gazatar inguru bizi dira han; horietatik ehunka milaka urriaren 7az geroztik iparraldetik ihes egindakoak dira. Iragan urriaren 7az geroztik, 15.500 palestinar hil ditu Israelgo armadak, eta 40.000tik gora zauritu —7.000 desagertu inguru ere badaude—. Orain ez dago abian borrokak behin-behinean eteteko negoziaziorik.

Motzean
Israelek Gaza hegoaldera zabalduko du ofentsiba
04
Abendua
de
2023