Aurtengo Gasteizko jaiak abuztuaren 4tik 9ra izango dira, eta sei egun horietan ekintzaz beterik egongo da unibertsitateko campuseko txosnagunea. Txosna batzordeko kideek gaur goizean aurkeztu dute txosnetako egitaraua, eta, «oraingoz», 45 emanalditik gora iragarri dituzte, tartean Maruxak, Naxker, Les Testarudes, Izaki Gardenak eta Skabidean. Azken asteetan euren sare sozialen bitartez Gasteizko jaietan unibertsitateko campuseko txosnagunean arituko diren taldeak iragarriz joan ostean, gaur iragarri dute oholtza nagusian, Entxosnatu karpan eta gazte karpan izango duten egunez eguneko egitaraua. Halere, kolektiboek antolatutako ekintzak aurrerago argitaratuko dituztela azaldu dute.
EGITARAUA, EGUNEZ EGUN
- Abuztuak 4, asteartea: Ezta Ilen, Estoldetan, Fito Skins, Akerbeltz, DJ Bloody Blossom eta DJ Rebax.Â
- Abuztuak 5, asteazkena (Etxera eguna). Chocolate Remix, Arranbe, Maruxak, DJ Izenordainak eta Radio Patio.
- Abuztuak 6, osteguna (Ikasle eguna). Irten-bide, Matah, Fatal, Ganibet, Sune, DJ Rosa Mari eta DJ Lobak.
- Abuztuak 7, ostirala (Gazte eguna). The Lio, Atturri, Maskak, Naxker, Sedientos de Cumbia, Elena Barker, DJ Zirtzart eta Beltranz.
- Abuztuak 8, larunbata (Egun feminista). Zinez, Bele Raven, Izaki Gardenak, No Limits, Leihotikan, DJ Pomeranian eta DJ. M. Ravarino.
- Abuztuak 9, igandea (Egun internazionalista). Sashagurrupachikuda, Les Testarudes, Indabe, Skabidean, DJ Manbu eta DJ Suqlent.
Esker ona adierazi diete txosna eremua «eraikitzeko eta hari bizitza emateko» lanean aritu diren eta arituko diren pertsona eta eragile guztiei, «hau guztia posible egiteagatik»; eta ohartarazi dute ez dela inolako «eraso matxistarik, homofoborik, sexistarik, xenofoborik eta arrazistarik» onartuko.