Altzoko Handiaz, opera txikia

Erraldoiaren inguruko kontzertu-ikuskizuna emango dute gaur, Donostiako San Telmo museoko elizan

Koldo Izagirrek idatzi du operaren testua. Irudian, idazlea —eskuinean—, musikariekin. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Miguel Joaquin Eleizegi izenez jaio zen, Altzoko Ipintza baserrian (Gipuzkoa), 1818. urtean, eta 20 urte bete arte ez hark ez beste inork ez zuen imajinatu Europako gorteetan mirestuko zutela. Adin horretara helduta, hazteari uzten diote gizon gehienek. Erraldoitasun gaitzak jotakoek ez, ordea. Eleizegik 212 kilo hartu zituen, eta 2,42 metroko garaierara iritsi zen, eta, askoren arabera, garai hartako gizonik handiena izan zen.

David Azurza musikariak opera bihurtu du gizon haren bizitza, Altzoko handia, txikien opera, eta gaur zuzenduko du jendaurrean, Donostian.

Tolosako Hodei Truk abesbatza eta Alegiako Txintxarri Txiki abesbatza arituko dira ikuskizunean, eta horiekin batera ariko dira Joseba Carril baritonoa, Maite Arruabarrena mezzosopranoa, Ramon Agirre aktore-kantaria, Leire Alargunsoro abeslaria, Andoni Aleman narratzailea eta Amaia Corral eta Ainhoa Pineda aktoreak.

Flauta, klarinete, akordeoi eta perkusioz osaturiko orkestra txiki batekin arituko dira. Kontzertuaren harira, erakusketa prestatu du museoak: Altzoko Handiaren kapela, eskularruak, zapata orkoia eta aulkia ikusgai jarri dituzte, besteak beste.

'ALTZOKO HANDIA,TXIKIEN OPERA'

Noiz. Gaur, 17:00etan.

Non. San Telmo museoan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.