Lucien Etxezaharreta.
Maratila

Altxa burua

2014ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Euskalduna den orok altxa beza burua», zion Bernat Etxeparek bere 1545eko liburuan. Jean Haritxelhar baigorriar zenak, Saran, iaz Pazko astelehenean egin zioten omenaldian, hori errepikatu zuen. Burua altxatu ordez, euskaldunek maiz apaldu zuten eta dute. Kolonizazio zerbaiten eragina dago ere, menperatuari nagusia nor den erakusteko, honen aurrean burua apaldu behar zela, menderen mende ikusi baita.

Hauteskunde garaietan, buru altxatze hori nolakoa den ikus daiteke. Mugimendu abertzaleak, Iparraldean, neurketa etengabea egin du berrogeita hamar urte hauetan. Enbataren parte hartzea lehen diputatu hauteskunde nagusietan, 1967ko martxoan, test handia gertatu zen. %5 orotara lortzeak erakutsi zuen oraindik notabilismoa indartsu zela barnealdean, eta kostaldean, alderdi politiko paristarrek egoera ongi eskutan zeukatela. Sorpresa Zuberoatik zetorren, han Hegiapal sohütarra, Etxalus anderearekin, emaitza ezustezkoekin gertatu baitzen tokika, nola Etxebarre herri txikian, gehiengo handia lortu baitzuten.

Geroztik abertzaleak herriz herri beren zerrendak aurkezten tematu ziren, izen ezberdinetako taldeen izenean. Doi bat ahantziak dira gehienak gaur, hainbesterainoko eztabaida, koalizio edo aliantzak gertatu baitziren ezkertiar edo zentristen artean, ezinezko hautsi-mautsiak eginez. Azkarateko Galant Kontseilu Nagusiko kide ere ikusi zen, aurkako koalizio letal bat sortu arte. Iragan igandean Baigorrin abertzaleek irabazi zuten. Borroka abertzalearen hainbat min eta zorigaitzen herria, burua altxaturik, euskaldungoaren eta herri gisako bizi nahiaren eredu izango dea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.