Aurelia Arkotxa.
Maratila

Gerra zibila (II)

2014ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Balletik joan mutil gazte sanoak ja denak hil zituzten, edo kasik denak. Teruelgo frentean. Nor infernu hartarik gibelera etorri ote zen? Ez dakit. Trintxeretan, ahal bezala... Doi doia buruaren mugitzea aski zen... Besteak parean zain baitzeuden, «gorriak» deitzen zituztenak. Baina balletik joan gazteak ez ziren karlistak, lekuko jendeak ziren, nekazariak. Espainolak karlistak baitziren, boneta gorriak... Onesimo gure anaia, Tiburtzioren laguna zen, lehengusuak gainera. Herriko erretorak pulpitotik erranak sinetsirik, boneta gorrietan joaten baldin baziren boluntario, igorriak izanen zirela denak Baztango mendien zaintzera, ez zituztela frentera destinatuko, Onesimo ere boluntario joan zen. Eta gure amak usnatua, anuntziatua, egiaztatzen da: Elizondon biltzen dituzte lehenik Baztandarrak denak, eta gau batez etortzen dira kamioiak Iruñeara eramateko… eta handik frentera. Bizkitartean, Iruñeako hospital militarraren kanpoko aldean ikusten ditu frentean xehakatuak Onesimok. Izitzen da izigarri. Ikaragarriko beherakoarekin eritzen da. Hala beharra, kasualitatea, herriko apaiza Don Jose (ez baita nahasi behar hau erretorarekin…) hospitalean gertatzen da erien bisitatzera joana. Onesimo ikusten du: «zer ari haiz hi hemen! Heldu haiz gurekin herrira!» Juan Tomas herriko taxilariarekin eta Don Joserekin igaten da Onesimo taxian. Beldurrez ikusteko, non nahi bidean arrasta baitezakete, Euskal Herrira heldu baita, boneta gorria kentzen du eta sakelean gordetzen... Etxean, aitari erraten dio ez dela gibelera gehiago itzuliko... Handik laster, gure aita zuten eraman… ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.