Lurretik 12.000 kilometro ingurura igaro zen atzo bost eta hogei metro arteko diametroko asteroide bat. 2011 MD izena ezarri diote, eta hego hemisferiotik, Antartikatik oso hurbil egin zuen ibilbidea, Ozeano Atlantikoan. 15:26an —Euskal Herriko orduan— igaro zen hurbilen Lurretik, baina ez zen inolako arriskurik egon Lurraren kontra talka egiteko.
Ilargia baino 23 aldiz gertuago igaro zen asteroidea, Elena Rosales Eureka! Zientzia Museoko zientzia dibulgatzaileak azaldu duenez.
Asteroide txikia zen oso, eta nahiz eta ez zuten espero Lurrarekin talka egitea, hala eginez gerohondamendi handirik eragingo ez lukeela azaldu du Rosalesek. Alderaketa egitearren, dinosauroak amaitu zituen asteroideak 2 kilometroko diametroa zuela pentsatzen dute.
Lurreko grabitateak asteroidearen ibilbidea alda zezakeela beldur ziren astronomoak. Lurreko orbitatik ateratzean satelite artifizial baten kontra talka egin zezakeela pentsatzen zuten zientzialariek, baina azkenean bere bidea eginez irten da asteroidea Lurreko eremutik.
Lurretik oso gertu igaro bazen ere, hego hemisferiotik soilik ikus zitekeen asteroidea, ipar hemisferioan egunsentia baitzen.Sei urtean behin hurbil daiteke horrenbeste gisa horretako objektu bat Lurrera, Eureka! Zientzia Museoak adierazi duenez.
Neos izeneko behatoki sistemari esker behatzen dute astronomoek zerua, Lurrera etor daitezkeen gorputzak atzemateko.
Asteroide bat Lurretik oso hurbil igaro da, baina ez du arriskurik sortu
Bost eta hogei metro arteko diametroko asteroidea Antartikatik 12.000 kilometro ingurura igaro da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu