ATAUN. Arrosa irrati sareak partaide berri bat du aste honetatik aurrera: Ataun irratia (Goierri, Gipuzkoa). Hala, federazio horrek 24 irrati biltzen ditu jada —Euskal Herriko zazpi lurraldeetakoak daude—. Arrosako irratietan emititzen diren zenbait saio eta eduki Ataun irratiak eman ahalko ditu aurrerantzean. Ataun irratiak bere ekarpenak egingo dizkio sareari.