Axpeko Etxebarri erretegia, munduko jatetxerik onenetan bigarrena

The World's 50 Best Restaurants sariak banatu dituzte bart, Turinen (Italia), eta Axpeko (Bizkaia) jatetxeak bigarren urtez jarraian lortu du garaikur hori. Peruko Maido jatetxeak jaso du garaikur nagusia.

The World's 50 Best Restaurants sariketa, atzo gauean, Turinen (Italia). DANIEL CACERES / EFE
The World's 50 Best Restaurants sariketa, atzo gauean, Turinen (Italia). DANIEL CACERES / EFE
unai zubeldia
2025eko ekainaren 20a
07:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Munduko onenetan bigarrena. Bigarren urtez jarraian. Bittor Arginzoniz buru dela, gastronomiaren munduaren gailurrean jarraitzen du Axpeko (Bizkaia) Etxebarri jatetxeak. The World's 50 Best Restaurants sariak banatu dituzte bart, Turinen (Italia), eta bigarren sari hori bakarrik ez, munduko sommelierrik onenaren saria ere jaso du Mohamed Benabdallah-ek, Etxebarri jatetxekoak. Etxebarri jatetxeak ohitura bihurtu du zerrenda horretan goiko aldean azaltzea, 2023an munduko jatetxerik onenetan laugarrenaren saria jaso baitzuen, eta iaz onenetan bigarrenaren saria. 

Axpekoa ez da The World's 50 Best Restaurants sariketako zerrendan ageri den Euskal Herriko jatetxe bakarra. Izan ere, Getariako (Gipuzkoa) Elkano 24. postuan dago —lau postu egin du gora—, 28. postua lortu baitzuen iaz. Peruko Maido jatetxeak bakarrik hartu dio aurrea Bittor Arginzonizen jatetxeari —hirugarren izan zen iaz—. Mitsuharu Tsumura Micha da jatetxe horretako burua; Lima hiriburuan dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.