Azken zulo dantza Donostian

Fermin Muguruzak sorturiko Zuloak taldeak azkeneko kontzertua emango du gaur Donostian

Erredakzioa
2013ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Donostiako Zinemalditik Zinemaldira iraun du Zuloak musika taldeak. Fermin Muguruzaren ekimenez sortu zen, emakumeek rockan izan duten lekuaz hausnartzeko dokumental faltsua egiteko. Ez zuen irauteko asmorik, baizik eta urtebeteko kontzertu bira egin eta sakabanatzeko. Gaur du azken kontzertua, Donostiako Gasteszenan.

Jai handia antolatu dute Zuloak taldeari agur esateko: Asthmatic Lyon Sound System taldeak zabalduko du jaialdia. Ondoren, Zuloak taldeko Ursula Strongek eta Koldo Soretek osaturiko NiƱa Coyote eta Chico Tornado taldea arituko da. Amaieran, nola ez, Zuloak taldea bera izango da protagonista. Euren kantak jotzeaz gain, The Runaways euren talde kutunaren sei kantaren bertsioak egingo dituzte.

Denera 63 kontzertu eman dituzte, eta, besteak beste, Japonian egin dute bira. Taldea gaur desegingo da, baina dokumentala han eta hemen erakusten jarraituko du Muguruzak.

Banksy artistaren Exit Through The Gift Shop dokumentalaren ereduari jarriki sortu zuen Muguruzak Zuloak egitasmoa. Banksyk arte mundu komertzialaren faltsukeria erakutsi nahi izan bazuen ere, Muguruzak rock munduan emakumeek duten lekuaz hausnartu nahi zuen, eta taldea sortuta, emazteak musikan gehiago aritzera bultzatu.

KONTZERTUA

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Non. Gasteszenan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.