Bizitzako makulua kendu

Makulu Ken! taldea Zarautzera itzuliko da beste kontzertu bat ematera gaur, 22:30ean, Musika plazan

Makulu Ken! taldekoak Zarautzen izango dira. ITZIAR CARRASCO.
2011ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Lasarte Oriatik (Gipuzkoa) dator Makulu Ken! taldea, eta Zarautzen izango da gaur. Ez ditu lehen aldiz izango entzuteko prest Zarauzko ikusleak, aurretik ereherri horretan kontzertuak eman baitituzte Makulu Ken! taldekoek.

Orain dela lau urte inguru batu ziren taldekideak, eta urtebete geroago hasi ziren kontzertuak ematen, Euskal Herriko hainbat txokotan. Funk eta reggae estiloak Afrikako erritmoekin nahasteko asmoarekin batu ziren taldekideak. Kutsu beltzeko musika esaten diotena sortzeko. Abesti batzuen afrobeat edo funk afrikarraren estiloa nabarmena da, baina, rockaren eta reggaearen ukitua nabari zaie beste batzuetan. Euskal Herrian horren ohikoak ez diren estiloak eskaintzen dituzte. Eskarmentu handia duten taldekideak eta hasiberriak elkartu ziren proiektuan.

Taldeko kideak dira Xabi gitarrista eta ahotsa, Unai baxua eta korua, Txus bateria, IƱigo perkusioa eta korua, etaEider eta Itsaso koruak dira. Ahotsei garrantzia ematen diete; emakumezko eta gizonezko koruak dituzte.

Izenburuak iradokitzen duenez, ibiltzeko ez ezik, bizitzeko ere euskarri eta lagungarri den makulua kentzeko eta dantzara joateko moduko kontzertua izango da Makulu Ken! taldeak emango duena. Erritmo biziko abestiekin uda giroan segitzeko.

MAKULU KEN!

Non. Zarauzko Musika plazan.

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Sarrera. Doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.