CIESen arabera, Euskadi Irratiak 123.000 entzule ditu astegunetan

Iñaki Guridi esataria. EITB.
urtzi urkizu
2022ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
CIESen urteko lehen neurketaren arabera, Euskadi Irratiak 123.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera —iazko abenduko neurketarekin alderatuz, %20 handitu da irrati publikoaren entzule kopurua—. Gipuzkoan, gainera, gehien entzuten den katea da Euskadi Irratia.

Gaztea irratiaren entzule kopuruak ere %20 egin du gora abendutik hona, eta irratiak 113.000 entzule ditu orain Hego Euskal Herrian.

Radio Euskadik, bestetik, 185.000 entzule ditu, CIESen arabera; Radio Vitoriak, 26.000; eta EITB Musikak, 25.000. EITBko irrati guztien entzuleak batuz gero, 472.000 dira.

ETB1 kateak, bestalde, 200.000 ikus-entzule diru astelehenetik ostiralera, eta ETB2 527.000 herritarrengana iristen da. EITB Media osorik hartuz gero, 1.200.000 herritarrek egiten dute bat talde publikoaren irratiekin eta telebistekin.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA