Francis Diez eta Olatz Agirre izango dira Bilboko festetako pregoilaria eta txupinera

Doctor Deseoko abeslariak berrogei bat urteko ibilbidea du musikagintzan, eta Agirrek hamazazpi urte daramatza konpartsakide izaten, Txori Barroten. Abuztuaren 16tik 24ra izango da Aste Nagusia.

Doctor Deseo taldeko Francis Diez eta Txori Barrote konpartsako Olatz Agirre, Bilboko aurtengo jaietako pregoilaria eta txupinera. BILBOKO UDALA
Doctor Deseo taldeko Francis Diez eta Txori Barrote konpartsako Olatz Agirre, Bilboko aurtengo jaietako pregoilaria eta txupinera. BILBOKO UDALA
amaia igartua aristondo
2025eko ekainaren 26a
08:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Geroz eta gertuago dago Bilboko Aste Nagusia: festak iragarriko dituen kartela aurkeztu zuten joan den astean, eta jada izendatu dituzte aurtengo pregoilaria eta txupinera ere. Bilboko Udaleko Jai Batzorde Mistoak Doctor Deseo taldeko abeslari Francis Diez Rojo aukeratu du pregoilari, eta Txori Barrote konpartsako kide Olatz Agirre Sagarnari eman dio txupinera izateko ardura. Abuztuaren 16an irakurriko du pregoia Diezek eta botako du suziria Agirrek, Arriaga antzokiko balkoitik, eta 24ra arte luzatuko dira Bilboko jaiak.

Ibilbide luzeko musikaria da Diez: 1986an sortu zen Doctor Deseo, eta Diez ordutik dabil taldean. Musikaria hiriko Uribarri auzoan jaio zen, 1958an; bilbotar «peto-petotzat» dauka bere burua, eta Aste Nagusiaren zale amorratua da. 1969koa da Agirre, Santutxu auzoan sortua; delineatzailea da ogibidez —Bilboko Udalean egiten du lan, hain justu—, eta eskulanak, sukaldaritza eta baratzezaintza gustuko ditu. Hamazazpi urte daramatza konpartsakide izaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.