Emakume ahotsak Zuberoatik

Amaren Alabak Zuberoako seikoteak tradiziozko abestiak era moderno batean aireratuko ditu

Amaren Alabak, euskaraz abesteaz gain, inguruko beste hizkuntza batzuekin ere ausartzen dira. ISABELLE HENRY.
2011ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Hiru euskal talde, Zuberoakoak eta Gipuzkoakoak zehazki, Donibane Garazin izango dira Hostoak ikuskizuna eskaintzen. Dantza, musika eta abestiak ez dira faltako ekitaldian.

Amaren Alabak taldea sei neska zuberotarrek osatzen dute. Tradiziozko abestiei kutsu modernoa ezarri diete. Gehienbat euskal kantak abesten baldin badituzte ere, okzitanieraz, gaztelaniaz eta portugesez ere abesten dute sei gazteek.

Kukai taldeak dantza tradizionaletan ditu erroak, baina bestelako dantza motekin nahastuta, beraien estilo propioa sortzen dute. Munduko hainbat txokotan ibili dira, 2001ean taldea sortu zutenetik. Beraien azken ikuskizunak Karrikan du izena.

Oreka TX taldea ere munduan barrena ibili da, eta munduko txokoetako kutsua gordetzen duten musika jotzen dute. Txalaparta oinarri hartuta, kontrabaxua, alboka edo klarinetea tartekatzen dituzte, besteak beste.

Otsailean eman zioten hasiera Hostoak ikuskizunari, eta Kursaalean izan zuen lehen emanaldia. Oraingoz, datorren urtera arte jarraituko dute ikuskizunarekin.

Hiru talde ezberdinez osatuta, musika, dantza eta ahotsa nahastuta dator Hostoak.

'HOSTOAK'
Non. Donibane Garaziko udal frontoian (Nafarroa Beherea).
Noiz. Gaur, 21:30ean.
Sarrera. 15 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.