Galindorekin izandako epaiketaren ondoren esan zuen agur Negu Gorriak-ek

2012ko uztailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Borreroaren bi aizkorak hartuta, Kortaturen errautsetatik jaio zen Negu Gorriak. Kortatu talde handia izan zen, baina Negu Gorriak oraindik handiagoa bihurtu zuten. Euskal Herriko musikaren historian izan den talderik handienetakoa bihurtu da. Negu Gorriak taldearen agurra, baina, ez zen Kortaturena bezain gozoa izan. Garraztasuna, poza, aldarrikapena... Osagai ugari izan zituen Baionan eta Donostiako Anoeta belodromoan —birritan— emandako kontzertuek. Ustelkeria abestiko letrengatik salaketa jarri zien Enrique Rodriguez Galindo Intxaurrondoko guardia zibilen kuarteleko buruak. Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zien Kortatukoei ekainaren 7an. Hurrengo urteko urtarrilean 30.000 ikusleek esan zioten agur Negu Gorriak taldeari, hiru kontzertuetan. Hitza atera zen irabazle.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.