Gaur estreinatuko dute 'Negu hurbilak', Locarnon

Negu hurbilak filma. MALUTA FILMS / CORNELIUS FILMS.
2023ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
ZINEMA.Negu hurbilak euskarazko film luzea Locarnoko Zinemaldian estreinatuko dute, gaur, zuzendari berrien Cineasti del Presente saileko lehian. Negu kolektiboak zuzendu du filma: Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Nicolau Mallofrek eta Adria Rocak. Filmaren sinopsiak kontatzen duenez, ETAk jarduera armatua behin betiko amaituko zuela jakinarazi zuenean abiatzen da istorioa: Ā«Emakumezko gazte bat ihesi doa helburu argi batekin: muga zeharkatzea, bai baitaki hala etxetik urrundu ahal izango dela, jaioterrian ez baitago seguruĀ». Ihesean doala iritsiko da Zubietara.

Bestalde, Locarnoko jaialdiak Ate Irekiak programako beka emango die Latinoamerikako hiru proiekturi: Gloria Carrionen Pantasma (Nikaragua, Costa Rica, Honduras), Genesis Valenzuelaren Tres balas (Dominikar Errepublika) eta Leandro Grilloren Desidia filmei (Bolivia, Txile).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.