Luis Marias zuzendariaren eskutik, astelehenean hasiko dute Gernika bajo las bombas telefilmaren grabaketa. Datozen zazpi asteetan Donostian, Hernanin, Oñatin, Oiartzunen eta Burgosen egingo dituzte grabaketak. 60 teknikari, 43 aktore eta 700 figurantetik gora ariko dira. Mariasekin batera, Aitor Vitoria ariko da zuzendari laguntzaile. Asier Bilbao da ekoizpenaren buru, eta Pello Villalba zuzendari artistikoa. Aktore protagonistak, berriz, honakoak dira: Marc Clotet, Aitor Mazo, Lander Otaola eta Teresa Calo. Rol txikiagoak jokatuko dituzte Egoitz Sanchez, Sara Casanovas, Roberto Alvarez, Antonio Dechente, Pep Tosar eta Ramon Barea aktoreek.
Udazkenean ETB2n estreinatuko duten lana Erpin 360º, Vertice Cine eta Baleukok ekoitziko dute. Halaber, ETBrekin batera TV3, TVG eta Canal Sur kateek hartuko dute produkzioan. ICAA eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere badu ekoizpenak.
Benetako pertsonaiak agertuko dira telefilmeko trametan. Mola jenerala Bilbon sartzeko plana lotzen agertuko da. Haren aginduetara dago Von Richtof koronela, Alemaniako Kondor Legioaren burua. George Steer berriemaile britainiarra ere agertuko da. Tartean, gazte batzuenmaitasun istorioa ere kontatuko du lanak. Pertsonaia horiek fikziozkoak izango dira.
Telefilmak bi atal izango ditu, bakoitza 75 minutukoa. Gurutzatuko diren istorioen lotura Gernikak 1937ko apirilean jasandako bonbardaketak egingo du.
Komunikazioa
'Gernika bajo las bombas' telefilma grabatzen hasiko dira astelehenean
Udazkenean estreinatuko dute ETBk, Erpin 360º-k, Verticek eta Baleukok ekoitzitako lan hori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu