Bilboko Aste Nagusiko pertsonaiak

Mekanitxin eta Karpatxo: «Horixe eskatzen dizkigutela argazkiak: famatuak gara!»

Bilboko konpartsek duela zortzi urte sortu zituzten Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaiak, eta geroztik urtero izaten dira Areatzan.

Mekanitxin eta Karpatxo, Bilboko Aste Nagusian. IÑIGO ASTIZ
Mekanitxin eta Karpatxo, Bilboko Aste Nagusian. IÑIGO ASTIZ
Inigo Astiz
Bilbo
2026ko abuztuaren 26a
04:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zortzi urte bete dituzte aurten Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaiek. Haurrei konpartsakideen izaera transmititzen laguntzeko sortu zituzten Bilboko konpartsek, 2018an, eta, geroztik, Aste Nagusi guztietan ibili dira Areatzan gora eta behera. Beti elkarrekin, beti ileorde ikusgarri eta abarka erraldoi are ikusgarriagoekin, eta beti batetik bestera bakoitza patinetean. «Txikiak animatzea da gure egitekoa», azaldu du Karpatxok. «Txosnagunea batez ere helduentzako pentsatuta dago, baina egunero egoten dira umeentzako ekitaldiak, eta horietan egoten gara gu».

«Oso harrera ona izaten dugu», onartu du Mekanitxinek, «baina ez bakarrik umeen artean. Umeek ezagutzen gaituzte, baina helduek ere oso ongi hartzen gaituzte. Azken batean, batzuetan ilarak sortzen dira tailerretarako edo bestelako ekintzetarako, eta guk arindu egiten dugu momentu hori». Eta argazkiak ere ateratzen al dituzte haiekin? «Horixe!», borobil Karpatxok, «famatuak gara». Eta autograforik ere eskatzen al diete? «Ui», apalago: «Hori ez. Pentsatu egin beharko ditugu! Baina hiru motots dituen zerbait asmatu beharko dut». «Eta nik», Mekanitxinek, «torlojuren bat agian, tutu handiren batekin».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA