Anana errea

Iker Markinez.
2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun

OSAGAIAK



4 pertsonarentzako osagaiak:

Anana bat.

Azukrea lau goilarakada.

Gurina lau goilaratxo.

Esnegaina 100 cl.



Anana lau trontzatan moztu; ez daitezela finegiak izan. Trontza bakoitzari azala kendu, eta erdian duen zati gogorra aizto baten laguntzaz txukun-txukun kendu.

Zaratagin bat sutan berotzen jarri; bertara goilaratxo txiki bat gurin gehitu, eta, gurina urtzen hastean, anana zatiak zartaginera gehitu, goilarakada bat azukrerekin batera. Gurina eta azukrea erretzean, anana karamelizatuko da; orduan, ananari buelta eman eta beste aldetik ere minutu eskas batez gorritu. Pauso bera jarraitu gainontzeko hiru anana zatiekin, aldika gurina eta azukrea gehituz. Anana guztiak gorrituta ditugunean, gorde.

Erabili dugun zartagin berera esnegaina bota, eta su bizian pare bat minutu irakiten eduki. Horrela karamelo saltsa bat izango dugu.

Ananak zerbitzatzeko, gainetik karamelo saltsa hau botatzea besterik ez zaigu falta.

Gaurko errezeta orain datozen gabon festetarako azkenburu egokia da. Izan ere, horrenbeste goxo artean, fruta pixka batek on egingo digu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.