Bakailao nahaskia bere xerra eta piperrekin

RAUL BOGAJO  / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun

OSAGAIAK



4 pertsonarentzako osagaiak:

8 arrautza

Bakailao gezatua (400 g)

Tipulinak (2) eta Piper berdea

Oliba olioa eta gatza

Baratxuria (2 ale)

Lau piper gorri



Bakailao gezatuari azala kendu, eta lau xerra polit egin. Gorde; eta gelditu zaigun bakailaoa moztu karratu txikitan. Hori ere gorde.

Baratzuri aleak, piper berdeak eta tipulinak ondo txikitu, eta zartagin batera bota oliba olio txorrotada batekin batera. Gatz pittin bat bota. Eduki su ertainean 15 bat minutuz, eta nahastu noizean behin. Aurretik karratu txikitan moztu dugun bakailaoa gehitu zartaginera eta erregosi pare bat minutuz.

Ipini bakailao xerrak beste zartagin batean, oliba olio txorrotada bat bota eta piper gorriak erditik moztuta ere gehitu. Sutan berotzen ipini su motelean. Ez dugu bakailaoa frijitu behar, baizik eta poliki erregosi.

Bitartean, hasi nahaskia prestatzen. Horretarako, zortzi arrautzak bota banan-banan barazkiak ditugun zartaginera, eta su ertainean etengabe irabiatu nahaski krematsu bat izan arte.

Azkenik, lau plateretan banatu nahaskia, eta ondoren jarri bakailao xerra bana platera bakoitzean, nahaskiaren gainean, piper gorriarekin batera. Mahaira zerbitzatzeko platera polita geldituko zaigu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.