Kakao tipula

2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

Kakao tipula:

2 sagar.

30 g kakao hauts.

100 g ur.

100 g azukre.

100 g Cointreau likore.

Salda:

100 g ur.

20 g kakao.

60 g azukre.

Suma landarearen sustraiaren gramo bat.

Banana bizkotxoa:

3 banana oso onduak.

2 arrautza.

90 g irin.

65 g azukre.

Mahats pipitaren 40 g olio.

Zorrotxo erdi bat legamia.

Banilla bat.

Besterik:

20 g azukre.

Nola prestatu:

Kakao tipula: kazo batean, 20 g kakao, 60 g azukre eta 50 g likore irakiten jarri, minutu batez. Hozten utzi. Sagarra horizontalean moztu; sagar xafla bakoitzaren gainean, 40 g azukre eta 10 g kakao jarri. Sagarra bildu, tipula baten itxura eman arte. Erditik moztu eta saldatan utzi. Sagar bakoitzetik, bi kakao tipula atera.

Salda: kazo batean, ura eta saldarako osagai guztiak irakiten jarri, bost minutuz. Hozten utzi. Jaso.

Banana bizkotxoa: bananak zuritu eta txikitu sardexka baten laguntzarekin. Banilla haziekin batera nahastu. Gainerako banilla jaso. Arrautzak harrotu azukrearekin batera. Bananarekin nahasi. Jarraian, pipita olioa gehitu. Beste alde batetik, irina eta legamia nahastu. Eta gainerakoari gehitu. Molde baten gainera bota nahasketa osoa. Labean sartu, 18 minutuz, 180 gradutan. Moldetik atera, eta 2x2 zentimetroko zatitan moztu. Fruituak deshidratatzeko makinan lehortu, 55 gradutan. Han gorde, erabili behar diren arte.

Bukaera: kakao tipularen alde bat azukretan busti, eta zartaginean egin. Plateraren gainean, banana bizkotxo zatiak jarri, eta ondoan, kakao tipula. Salda inguruan bota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.