Ikusle datuak

Osasunaren finalak %12ko ikusle kuota izan zuen ETB1en Nafarroan, eta %48,1ekoa La1n

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %8,7ko ikusle kuota izan zuen Osasuna-Real Madril partidak ETB1en, eta %37,4koa TVEn.

Abde Ezzalzouli Osasunko jokalaria, finalean. JOSE MANUEL VIDAL / EFE
Urtzi Urkizu.
2023ko maiatzaren 08a
11:23
Entzun

Osasunak eta Real Madrilek larunbatean jokatutako Espainiako Kopako finala herritar ugarik ikusi zuten telebistaz. Nafarroako datuak lortzea ez da erraza izaten, baina badira datu batzuk: Nafarroan, finalak %12ko ikusle kuota bereganatu zuen ETB1en; La1 kateko emankizunak, berriz, %48,1ekoa izan zuen.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, 293.000 herritarrek ikusi zuten partida: horietatik 238.000k, gaztelaniaz, eta 55.000ek, euskaraz. Izan ere, larunbat gauean telebista ikusten ari zirenak aintzat hartuta, ETB1en finalak %8,7ko ikusle kuota bereganatu zuen; eta La1 katean, %37,4koa.

Hego Euskal Herri osoko datuak batuz gero, 208.000 herritarrek egin zuten bat uneren batean ETB1eko emanaldiarekin.

Kopako finalerdietan, antzekoak izan ziren datuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: Osasuna-Athletic kanporaketako joanekoan, ETB1en kuota %8,4koa izan zen, eta La1koa, %31,1ekoa. Itzulerako partidan, Bilbokoan, partidako lehen 90 minutuak La1 katean ikusi zituzten 235.000 herritarrek —%36,3ko ikusle kuota—; 55.000 lagunek ikusi zuten euskarazko emanaldia aurreneko 90 minutu horietan, ETB1en —%8,5eko ikusle kuota—. Luzapenean, berriz, 268.000 herritarrek ikusi zuten gaztelaniazko emanaldia La1n —%40,4ko ikusle kuota—; eta 57.000 lagunek euskaraz —%8,5eko ikusle kuota—.

Realak eta Athleticek jokatu zuten 2021eko finala, eta %21,9ko ikusle kuota izan zuen ETB1en, eta %51,7koa Tele5n. Euskaldunen artean, %39,7k ikusi zuten ETB1en.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.